Bertso bazkaria Illarregi anaiekin (2) (Alegia, 2026-05-02) (52'16'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko maiatzaren 11

Bertso bazkaria egin da Alegiako Intxurre Elkartean, Illarregi anaia leitzarrekin. Hogeita hamar bateko laguntaldea hurbildu da bertara Illarregitarren bertso gosez. Zer entzungo duzun bigarren bideo honetan?

Sei puntuko doinuan ekingo diote. Elkartean aspaldi ez zen bertso saiorik egin eta holako toki txikietan ateratzen omen dira saiorik onenak. Elkartean dagoen batek telefono deia izan du eta horri tiraka jardungo dute bertsolariek hamarreko txikian. Euskal Herriko Txapelketan zer helburu duen galdegingo dio gazteak zaharrari. Bederatzi puntukoan ere tentatuko du Xabatek Joanes. Beste saio bat puntu-erantzunetan eta puntutan egingo dute eta hori guztia, etenik gabe. Amaieran agurreko bertsoak datoz. Ederra izan da Illarregi anaien jarduna. Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!