Bertso bazkaria Illarregi anaiekin (1) (Alegia, 2026-05-02) (46'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko maiatzaren 7a

Bertso bazkaria egin da Alegiako Intxurre Elkartean, Illarregi anaia leitzarrekin. Hogeita hamar bateko laguntaldea hurbildu da bertara Illarregitarren bertso gosez. Eta gosea baretu eta gero,  belarriak erne jarri dituzte bertsolarien ahoskera zoliari adi.

Zortziko handian eman diote hasiera, zertara etorri diren esanez, janari kontuak aipatuz, herriarteko bertsolari txapelketaren ingurukoak eta abar. Nola ez, Artola pilotaria ere hizpide izan dute, eta bere botilleroa. Kamarak, grabatzailea eta apuntadorea (Felix) ere astindu dituzte. Puntutan egin dute azken saioa eta honeraino eman du lehen bideoak. Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!