Herriarteko finalaurdenak (Tolosaldea-Goierri, 2026-04-17) (1,38'35'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko apirilaren 30a

Herriarteko Bertsolari Txapelketako Finalaurdena jokatu da Zaldibiako Antzokian. Tolosaldea ordezkatuz, Alegiako Boskatu taldea aritu da eta Goierri ordezkatuz, berriz, Urretxu-Zumarraga 1 taldea. Hona hemen partaideak: alde batetik, Iker Arandia, Eneko Ontsalo eta Iker Iriarte; Bestaldetik, berriz, Antton Fernandez, Manex Mantxola eta Mikel Iturriotz. Gai-jartzaile eta gidaritza-lanak Leire Akizuren esku egon dira.

Agurren ondoren ekin zaie ariketa puntuagarriei: librean talde bakoitzeko bana; hamarreko txikian ofizioka; oinak emanda; zortziko txikian eta handian ofizioka; puntu-erantzunak; koplaka, talde bakoitzeko bana; talde bereko denak, gaia emanda; eta amaitzeko, talde bereko denak puntuka, gaia emanda. Boskatuk 14 puntu lortu ditu eta Urretxu-Zumarragak, 16. Antzokia jendez gainezka egon da eta giro ikusgarria sortu da bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!