'Primaderari' (Xalbador) (E. Martikorena) (8'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko martxoaren 23a

Fernando Aire ‘Xalbador’ (1920-1976) bertsolariak primaderari eskaini zizkion bertsoak, Erramun Martikorenaren ahots ederrean emanak. Negu zitalak lekua utzi ziola primaderari esaten digu olerkari bertsolariak.

Natura, animaliak eta pertsonak esnarazten ditu udaberriak. Txoriek bel’izpi bana mokoan dutela kabia egiteari ekiten diote senak bultzatuta, kabian sortuko diren kumeak gogoan. Primaderaren irudia pertsonaren gaztetasunarekin alderatzen du Xalbadorrek, estimatzeko gugan dugun ontasuna, alegia, denbora laburrean ihes egingo duela primaderak, zoin ederra den ikasi gabe iragan behar zaizuna!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!