Txantxoen makil hotsa (Abaltzisketa, 2026-02-15) (8'06'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko otsailaren 19a

Urtero bezala, baserriz baserri eta etxez etxe ibili dira txantxoak Abaltzisketan. Garai bateko iñauterietako tradizioari jarraituz, kuadrilla ederra atera da Abaltzisketa herrian: hamar dantzari, soinujole bat (Ibaik Maialeni txanda hartu dio), bi atari garbitzaile, bi mozorro eta saskia daramana. Guztiak gazteak, sasoi ederra eta umore ona.

Oso dotore ageri dira txantxoak: alkandora eta galtza zuriak; gorbata beltza; gerriko gorria, bi mantoi koloretsu sorbaldetan zintekin apainduta, txapel gorria borlaz apainduta eta oinetan, galtzerdi zuriak eta abarkak. Goizean goiz ekin diote txantxo dantzari alaitasuna zabalduz etxeetan eta herrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!