Beste kontu batzuk ekarri ditu bigarren bideora: hasieran txoriak izango ditu hizpide; pasarte luzea eskainiko dio ehizari, basurdeak ahoan hartuta; kangreju ugari omen zen erreketan bere gazte denboran; eskolan ez zen luzaro ibili: 9 urterekin gaztanadi bat eraisten ikusten dugu aitari lagunduz. Bizitzako urte gehienak etxegintzan igaro zituen, 1956ko otsailean fatxada egiten ziharduen izotzetan. Behi eta txekor tratanteak ezagutu zituen eta tratua erraldeka nola egiten zen azalduko digu. Garai bateko aleak neurtzeko neurriak ere ez dauzka ahaztuta. Eta gehiago.