'Ez da kasualitatea' bertso saioa (2) (Lizartza, 2026-01-03) (41'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko urtarrilaren 19a

‘Ez da kasualitatea’ bertso saioa antolatu dute Lizartzan. Bertan, zazpi protagonista izan ditugu: Ainhoa Larretxea gai-jartzaile lanetan; Libe Goenaga eta Aner Peritz musikan eta bertsotan, berriz, Alai Martin, Aissa Intxausti, Maddalen Arzallus eta Uxue Alberdi.

Honela doa bigarren bideoa: 1) Laurak: atzerrian sortu eta Lizartzan bizi diren herritarrak dira. 2) Aissa BERRIAko zutabegile gisa ibili zen. Pasarte bat irakurri dio Ainhoak. 3) Maddalenek bertso apustua proposatuko die beste hirurei. 4) Alaia eta Uxue bi emakume elizkoi dira. Paseoan dabiltzala hots batzuk entzun dituzte elizan. 5) Laurak: saio librea zortziko txikian 6) Azken agurrak.Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!