Irurako jaiak 2022

Bertso saioa (3) (Irura, 2022-09-29) (16'58'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko azaroaren 9a

Lau bertsolariren bertsoak entzuteko parada izan da Irurako San Migeletan. Amaia Agirre gai-jartzailea buru dutela, honako hauek kantatu dute: Onintza Enbeita (Muxika), Amets Arzallus (Hendaia), Aitor Mendiluze (Andoain-Irura) eta Oihana Iguaran (Amasa-Villabona).

Hirugarren bideo hau laburra izanik, hona zertan aritu diren bertsolariak:

  1. Oihana baserrian bizi da eta gaztak egiten dituzte. Jende asko joaten zaie bisitan, gaztak nola egiten dituzten edo ardiak nola jezten dituzten jakin asmoz. Gaur Irurako ikasleak joan zaizkie. Tartean, Amets, Onintza eta Aitor. Taldean nabarmendu egiten dira nahi gabe ere.
  2. Amets eta Aitor puntutan, saio librean.
  3. Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!