Irurako jaiak 2022

Bertso saioa (1) (Irura, 2022-09-29) (30'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urriaren 29a

San Migel herri-jaien baitan bertso saioa antolatu da Irura herrian, bost protagonistekin: Amets Arzallus (Hendaia), Onintza Enbeita (Muxika), Oihana Iguaran (Amasa-Villabona) eta Aitor Mendiluze, Andoaingoa jatorriz baina Irura bertan bizi dena aspaldidanik. Bertsolariak gidatu dituena, berriz, Amaia Agirre gai-jartzaile eta bertsolaria (Amasa-Villabona). Saioa bera, bertako elizan burutu da.

Hasierako agurren ondoren, ofizioei ekin diete bertsolariek.

  1. Lapurretak izan dira Irurako Jaietan. Oihana eta Amets bikotea dira. Amets kezkati dabil haruntza eta honuntza giltzak eskuan hartuta. Oihana ere ez dago lasai. Kezka nagusia seme-alabak ditu, non eta nola ote dabiltzan.
  2. Onintza eta Aitor. Gaur 45 urte itxi zuten Egin egunkaria. 2009an bere jarduera zilegi zela esan zuten auzitegiek. Onintza eta Aitor, uste duzue gaurko gazteek badakitela zer gertatu zen?
  3. Binaka, habanera doinuan puntutan egiteko. Amets eta Onintzak ezkontza bateko osagaiak aipatu behar dituzte / Zuhaitz motak. Aitor eta Oihanak elizkizun batean apaizak izaten dituen gauzak aipatu behar dituzte / Eskola batean dauden objektu edo osagaiak.
  4. Aitorri puntuak jarriko dizkiote beste hirurek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!