Irurako jaiak 2022

Bertso saioa (2) (Irura, 2022-09-29) (30'25'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko azaroaren 2a

Bertso saioa antolatu dute Iruran, San Migel jaien egitarauan. Bost protagonista igo dira San Migel elizako aldarera: Amaia Agirre gai-jartzailea eta beste lau bertsolari, Oihana Iguaran, Onintza Enbeita, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze.

Datozen ofizioak ikus-entzun ahal izango dituzu bigarren bideo honetan:

  1. Amets kazetaria da ikasketaz. Mundu mailako ikerketa baten emaitzek diote, gero eta herritar gehiago direla albiste eta gertakizunak irakurtzen ez dituztenak.
  2. Onintza Irurako neska gazte bat da eta Oihana, Anoetakoa. 17na urte dituzte. Oihanak Onintza desio du baina ez du berarekin egoteko aukerarik izaten. Gaur bai, Irurako jaiak aitzakia.
  3. Laurak. Nolako bihotza duten galdetu die Amaiak. Bihotz onekoa edo bihotz handikoa izatea ez da beti merke ateratzen.
  4. Oihana, Aitor eta Amets. Badator Txapelketa Nagusia eta bertsolariengan mamu ugari agertu ohi dira.
  5. Onintza zazpi puntuko bertsoan arituko da Amaiak oinak emanda. Onintzak badaki politikan aritzea zer den eta gertaerek zein dimentsio har dezaketen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!