Lizartzako jaiak 2022

Bertso saioa (3) (Lizartza, 2022-09-09) (17'42'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urriaren 4a

Lau bertsolari izan dira Lizartzan antolatu duten bertso saioan: Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Xabat Illarregi eta Maialen Lujanbio. Amaia Agirre gai-jartzaileak gidatu ditu bertsolariak. Zimiterio ederrean gauzatu da bertso saioa, koloretako argi eta guzti. Saioak ordu eta erdi iraun du eta jende asko etorri da bertsoaz gozatzera.

Honako hauek dira azken bideo honetan datozen ofizioak:

  1. Zahar Etxeetan bizi diren adinekoek dituzten baldintzak, egiten dituzten ekintzak… ikustera joaten den ikuskaria da Maialen. Gaur beste hiru bertsolariak bizi diren Zahar Etxera joan da. Zer ikusi ote du?
  2. Sustrai eta Xabatek puntukako saioa egin dute.
  3. Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!