Lizartzako jaiak 2022

Bertso saioa (1) (Lizartza, 2022-09-09) (38'19'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko irailaren 27a

Urtero lez, bertso saioa antolatu dute Lizartzako jaien baitan. Lau bertsolari jardun dira eginahalean Amaia Agirre gai-jartzaileak gidatuta: Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Xabat Illarregi eta Maialen Lujanbio. Saioak ordu eta erdi iraun du eta jende andana hurbildu da bertsolariak entzutera.

Lehen bideo honetan, honela gidatu ditu Amaia Agirrek:

  1. Hasierako agurrak.
  2. Maialen eta Sustrai: maiatzetik hona etb 2k 130 film eman ditu; etb 1ek bakar bat ere ez.
  3. Jaizkibel konpainiako bi partaide dira Nerea eta Xabat.
  4. Herriko jaietan boluntarioak behar izaten dira hainbat ekitaldi burutzeko. Lau bertsolariak prest agertu dira. Amaia Agirrek lau zeregin jarri ditu. Ikusleek zeregin bana eman diete bertsolariei eskua altxatuz.
  5. Nerea, Sustrai eta Maialen: badator txapelketa. Lokartzeko arazoak izaten ote dituzten galdetu die gai-jartzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!