Lizartzako jaiak 2022

Bertso saioa (2) (Lizartza, 2022-09-09) (34'44'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko irailaren 30a

Lau bertsolari igo dira Lizartzako zimiterio ederrean ipini duten oholtzara: Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Xabat Illarregi eta Maialen Lujanbio, Amaia Agirre gai-jartzaileak gidatuta. Jende ugari bildu da bertsolarien nondik norakoak entzutera, ordu eta erdi iraun duen saioan.

Segidan dituzue ofizioak.

  1. Xabat Illarregik bi hilabeteko praktikaldia burutu du Lizartzako eskolan. Azken egunean, bertso bat ere oparitu zioten ikasleek.
  2. Nerea Orexako neska bat da, eta Maialen, Lizartzakoa. Nereak Maialen desio du baina ez du berarekin egoteko aukerarik izaten, Gaur bai, Lizartzako jaiak aitzaki.
  3. Sustrai, aita eta Xabat, semea. Baserritarrak dira baina Xabatek ez du baserrian jarraitu nahi.
  4. Nerea. Herriko hiru herritar oraindik preso daude. Sei puntu ipini dizkio Amaiak.
  5. Laurak. Jolas bat proposatu die Amaiak bikoteka egiteko. Nerea eta Sustrai, Xabat eta Maialen. Habanera doinuan, puntutan, gaia emanda.
  6. Sustrai. Estadistikek diote oporretan gertatzen direla bikoteen arteko haustura gehienak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!