Berastegiko jaiak 2022

Bertso saioa (3) (Berastegi, 2022-08-07) (26'56'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko irailaren 24a

Herri-jaien egitarauaren baitan bertso saioa antolatu dute Berastegin. Zazpi protagonista igo dira oholtzara Iñigo Gorostarzu ‘Etxorde’ gai-jartzailearen aginduetara: Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Julio Soto, Eli Pagola, Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi.

Azken bideo honetan, hurrengo ofiziotan ipini ditu ‘Etxorde’-k:

  1. Soto eta Mendiluze. Azken bi urteotan borda izan da herriko gazteen disfrutaleku. Julio eta Aitor borda horretako bi armiarma dira.
  2. Xabat Illarregi. Gaur du lehen saioa Berastegin. Beste bostei bina puntu eskatu dizkie ‘Etxorde’-k Xabatek Berastegitaz zenbat dakien jakin dezagun.
  3. Martin eta Pagola. Gasteizko jaietan 10 mila kondoi banatuko dituzte jende artean. Eli da banatzen ari dena. Susmoa du Alaiari behin baino gehiagotan eman diola.
  4. Irazu eta Soto puntutan.
  5. Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!