Berastegiko jaiak 2022

Bertso saioa (2) (Berastegi, 2022-08-07) (36'35'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko irailaren 20a

Zazpi protagonista izan dira Berastegin, oholtza gainean, herri-jaien baitan antolatu den bertso saioan, Iñigo Gorostarzu ‘Etxorde’ gai-jartzailea eta beste sei bertsolari: Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Julio Soto, Eli Pagola, Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi.

Honela doaz gauzak bigarren bideo honetan:

  1. Soto eta Illarregi, biak nafarrak dira baina nafar helduak. Beren bizitza osoa euren herri inguruan egin dute orain arte baina aurten itsasoa ikustera joan dira eta kostako freskotasuna sentitzera.
  2. Mendiluze: izurriteak, gerrak, prezioak… nora goaz?
  3. Alaia Martin Berastegiko alkate izan da azken 8 urteetan. Baina ez du aurrera jarraituko. Ordezkoa behar du eta atzeko beste bostak aurkeztu zaizkio alkate izateko. Euren proposamenak entzun ditu eta erabakia hartuko du.
  4. Bertsolari Txapelketa dator. Seitik hiruk hartuko dute parte Txapelketan. Entrenatzen dihardute beste hirurekin. Gai-jartzaileak hiru gai jarri dizkie. Parte hartu behar duen bertsolariak bertsoa botako du baina azken puntua bere entrenatzaileak amaitu behar du.

Disfrutatu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!