Berastegiko jaiak 2022

Bertso saioa (1) (Berastegi, 2022-08-07) (43'26'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko irailaren 16a

Bertso saioa antolatu dute Berastegiko herri-jaien baitan. Zazpi protagonista igo dira oholtzara Iñigo Gorostarzu ‘Etxorde’-k gidatuta: Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Julio Soto, Eli Pagola, Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi.

Ia bi ordu iraun du saioak eta hona hemen nola joan den:

  1. Hasierako agurraren ostean, Irazu eta Mendiluze deitu ditu gai-jartzaileak eta gai hau proposatu die: sekretu ofizialen lege berria.
  2. Bi gazteenak deitu ditu ondoren, Pagola eta Illarregi: biak, koadrila berekoak, gazte mugimendutan ibilitakoak dira baina koadrila erdibituta dago.
  3. Julio eta Alaia: parranda giroa, segurtasun eza eta orain, ziztadak.
  4. Irazu: berriro itzuli da bertsotara. Bere bizipenak.
  5. Eli Pagola: Berastegin gimnasio berri bat ireki da. Eli, 24 orduz piztuta dagoen kamara da. Beste bostak gimnasiora etorri ohi dira.

Hona arte lehen bideoak eman duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!