'13/13 epaiketari ez!' bertso saioa (3) (Asteasu, 2021-12-26) (33'19'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urtarrilaren 7a

13/13 sumarioan auziperatuta dauden adiskideen aldeko bertso saioa antolatu da Asteasun. Amaia Agirrek jardun du gai-jartzaile lanetan eta bere esanetara aritu dira bost bertsolari: Alaia Martin, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.

Saioari eskainitako hirugarren bideoa duzu honako hau. Andoni eta Alaia. Alaia etxean bakarrik dago. Azken asteotan gizonezko bat ezagutzen ari da. Maitale berriaren zain dago. Txirrina entzun da. Atea ireki eta: “Kaixo! Zer moduz, alaba?”. Ondoren, zortzi puntu jarri dizkio Amaiak Oihanari. Lujanbioren txanda. Jubilatu berria den irakaslea da. Izugarrizko despedida antolatu zaio. Beste laurak ere joan dira despedidara. Zertan ote dira orain? Segidan, puntutan saio librea egin dute Arzallusek eta Egañak. Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!