'13-13 epaiketari ez!' bertso saioa (2) (Asteasu, 2021-12-26) (26'43'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urtarrilaren 6a

Bertso saioa antolatu da Asteasun, 13/13 auzian auziperatuak diren adiskideen alde. Bost bertsolarik jardun dute Amaia Agirre gai-jartzailearen aginduetara: Alaia Martin, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.

Alaia eta Ametsentzat gaia: hitzaldi bat eman dute biek. Alaiari, minbizia bitarteko, bular bat kendu diote. Amets transexuala da eta berak hala erabakita kendu dizkiote bularrak. Maialen inguruan dagoen itzairik onena da eta gaur ere idi parea entrenatzera doa. Andoni ziztu bizian dator bere mercedes garestiarekin. Paretik kentzeko keinua egin dio Maialeni. Oihana eta Alaia biak amak dira. Estresatuta heldu dira saiora.Bertso saiora etorri aurretik zenbat gauza egin dituzten galdegin die Amaiak biei. Ametsen txanda da. Lagunartean eztabaidak izaten dira COVID-aren inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!