'13-13 epaiketari ez!' bertso saioa (1) (Asteasu, 2021-12-26) (33'02'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urtarrilaren 3a

13/13 sumariopean auziperatuak diren adiskideen alde antolatutako bertso saioa da Asteasukoa. Bost bertsolari izan dira jardunean Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara: Alaia Martin, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.

Lehen gaia, auzipetutako baten ahotsean entzun da bozgorailuetatik. Arzallus eta Lujanbiok jarri dituzte bertsoak. Egaña eta Iguaran. Egaña 1961ean jaio zen; Iguaran, 1991n. 1961ean egin zuen ETAk bere lehen ekintza bortitza. 1991 izan zen ETAren historian urterik odoltsuenetakoa. Ondoren bostak altxarazi ditu Amaiak. Bostak familiakoak dira. Elkarrekin afaldu dute. Maialen, familiako matriarka dugu. Andoni, osaba solteroa da. Alaiak ume bat du. Oihana familiako erizaina da eta Amets mobilari begira dagoen gaztea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!