'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua (3) (Hernani, 2021-09-29) (34'23'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko azaroaren 9a

Zazpi protagonistek ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatuan hartu dute parte Hernaniko Biteri kultur etxean. Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikaz arduratu dira eta Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara jardun duten lau bertsolariak, berriz, Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka eta Onintza Enbeita izan dira.

Honako gai hauek topatuko dituzu 3. Honetan:

1-Zazpi puntu ipini dizkio Amaiak Nereari.

2-Laurak lagunak dira baina ezkondu zirenetik bakarrik geratzen dira askotan etxean. Nahikoa dela erabaki dute.

3-Onintzak oinetakoen bilduma izugarria du. Gehiegi dituela-ta, beste hirureri pare bana oparitzea otu zaio.

4-Komikia osatu behar dute bineta ezberdinen bidez. Ane saio batera joan da eta aparkatu egin nahi du. Baina beti badago norbait eguna izorratzeko  egon ohi dena, eta hori, Onintza da. Nereak Anek esaten ez dituenak edo isilik gordetzen dituenak esango ditu. Uxuek onomatopeiak erabiliko ditu bertsoa osatzeko.

5-Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!