'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (1) (Hernani, 2021-09-29) (33'20'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urriaren 30a

Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara lau bertsolariren emanaldia burutu da Hernanin Biteri kultur etxeko aretoan. Bertan izan dira Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka eta Onintza Enbeita, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikarien laguntzarekin.

Honelakoa izan da lehen bideo honetako bilakaera:

1-Hasierako agurra.

2-Onintza eta Ane. Ideologia ezberdin duten bi lagun min dira eta ‘Maixabel’ filma ikustera joan dira… Onintza mesfidati baina Anek mirestu egiten du Maixabelek egin duena.

3-Uxue eta Nerea.  Itsasoari begira daude, 10 bat metrotako tartearekin. Uxue jubilatu berria den Arrantzale euskalduna da. Nerea, berriz, itsasoa zeharkatu duen afrikar gazte langabea.

4-Laurak. Lau esaldi irakurri ditu Amaiak. Esaldi bakoitza zein bertsolariri doakion ongien ikusleek hautatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!