'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (2) (Hernani, 2021-09-29) (31'38'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko azaroaren 1a

Zazpi protagonista igo dira Hernaniko Biteri kultur etxeko oholtzara. Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak eta Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara jardun duten lau bertsolari: Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka eta Onintza Enbeita.

Segidan doazen gaiak erabili dituzte bertsolariek bigarren bideo honetan:

1-Ane. Olatz Vazquez argazkilari eta kazetaria hil da duela gutxi, 27 urterekin. COVID-aren ondorioz oso berandu diagnostikatu zioten minbizia.

2-Onintza eta Uxue. Duela gutxi hasi ziren elkarrekin, oso maiteminduta. Elkarrekin bizitzea joan ziren baina bizitokiak xarma gutxi du Uxuerentzako. Onintzak herentzian jasotako baserrian jarri ziren bizitzen.

3-Nerea eta Ane. Nerearen ezkontza-eguna da, egun perfektua bere bikoteari baiezkoa eman eta festaz gozatzeko.  Arratsaldean aitaginarreba etorri zaio eta esan dio: “… badakizu nere semea… nere semea…”.

4-Uxue. Audio-liburu bat zintzilikatu dute, hain juxtu, Uxueren liburua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!