'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (3) (Elbarrena-Zizurkil, 2021-09-12) (32'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urriaren 11

Zizurkilgo Elbarrena auzoan ‘Ez da kasualitatea’ deritzan bertso-saio musikatua gauzatu da. Zazpi protagonista bertaratu dira: Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak; Oihana Iguaran, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsolariak, Amaia Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean.

Segidan doazenak aurkituko dituzue 3. eta azken bideoan.

1-Alaia Bajau tribuko burua da. Filipinar uhartedian bizi dira bajauak. Itsas azpian 9 minutuz egon daitezke arnasik hartu gabe. Gainera, 60 metroko sakonerara jaisteko gai dira.

2-Ane eta Miren. Elkarrekin hasi dute Unibertsitatean euren bidea. Pisu-kideak ere badira. Laster antzeman dute sekulako tentsio sexuala beraien artean.

3-Oihana eta Alaia. Jende aurrean jarduten duten sortzaile emakume amek sekulako lana ematen dute. Hizketa-bide ugari sortzen dituzte.

4-Azken agurrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!