'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (1) (Elbarrena-Zizurkil, 2021-09-12) (36'51'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urriaren 6a

Zazpi protagonista igo dira oholtzara Elbarrenako (Zizurkil) Ez-Jaien baitan: Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak; Oihana Iguaran, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsolariak, Amaia Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean. Guztien artean eskaini dute ‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua.

Agurren ostean ekin diete ofizioetako lanari.

1-Oihana eta Ane. 25 urte dira Alardea lehenengo aldiz emakumez osatu nahi izan zela. Anek duela 25 urteko hartan parte hartu zuen. Oihana alabak gerora hartu izan du parte.

2-Miren eta Alaia. Nork ez dio hitza eta begirada ukatu terrazako mahai ondora etorri zaigun kaleko saltzaileari?

3-Laurak. Ikusleen parte-hartzea eskatu du Amaiak. Zizurkilgo Udalak langileak behar ditu herri-lanetarako. Lauretatik nor da egokiena lan hauek egiteko: apaizari sotana jartzen eta ostiak banatzen lagundu; lorezaintza eta kaleak txukun eduki; oharrak gutunontzietan utzi eta alkatearen laguntzailea izan; Zahar Egoitzako lanak bete?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!