'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (2) (Elbarrena-Zizurkil, 2021-09-12) (37'06'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urriaren 8a

‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua burutu da Elbarrenan (Zizurkil). Bertan lau bertsolarik kantatu dute Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara: Ane Labakak, Alaia Martinek, Miren Amurizak eta Oihana Iguaranek. Doinu ezberdinak jotzen, berriz, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak aritu dira.

1-Oihana idazmen eta sormen tailerretan aritu da Zizurkilen, irakasle edo laguntzaile gisa. Duela gutxi liburu bat kaleratu duten bi egileak oholtzara igo dira. Transmisioari buruzko liburua da, hurrengo belaunaldiak jakin dezan herri honen berri.

2-Miren. ‘Gorria’ ikuskizunarekin emanaldi mordoa egin dute Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren artean. ‘Lo kanta’ kopla-sorta kantatuko du Mirenek.

2.1.-Ane eta Alaia. Bi emazte, langile, bi lagun min. Anek badu zerbait kontatzeko premia baina ezin du. Alaiak badaki mutil lagunak negar egin arazi diola Aneri.

3-Miren. Arabako PP alderdiko Iñaki Oyarzabalek esan du euskal ikastetxeek Espainiarekiko gorrotoa bultzatzen dutela. Zazpi puntu.

4-Laurak. Mercedes Sosa abeslariaren ‘Todo cambia’ kantuaren doinuan kantatuko dute bertsolariek. Hemendik 30 urtera ez dira berdinak izango. Galdetu die ea nola irudikatzen duten zahartzaroa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!