'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (3) (Larrabetzu, 2021-08-16) (29'14'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko irailaren 27a

Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatuan zazpi protagonista izan dira Larrabetzun: biolinean, Gari Otamendi; gitarra jotzen, Araitz Bizkai; Maite Berriozabal, gai-jartzaile lanetan; eta bertsotan, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Jone Larrinaga eta Jone Uria.

Honako beste gai hauek jorratuko dituzte azken bideoan:

1-Jone biak. Larrinagak internet bidez esperientzi bat eskaini zuen naturaz inguratuta. Uria madrildarra da eta astebete igarotzera heldu da hona.

2-Uria eta Ibarzabal. Mutilak dira. Tiropitxoira hurbildu dira. Euren helburua zera da: beren gaitasunak erakutsiz inguruan dauden neskei eurak partida ona direla adieraztea.

3-Laurak. Ariketa fisiko eta mentala. Barreterapia saio batean elkartu dira. Baldintza: denbora guztian irribarrez egon behar dute. Mundua amaitu egingo dela pentsatzen du Uriak. Larrinaga, berriz, edozein pertsonekin maitemindu egiten da. Nerea obsesionatu egiten da gauzekin. Onintza aspertuta bizi da.

4-Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!