'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (2) (Larrabetzu, 2021-08-16) (32'28'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko irailaren 24a

Zazpi protagonista izan dira Larrabetzu herrian burutu den ‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatuan: biolinean, Gari Otamendi; gitarra jotzen, Araitz Bizkai; Maite Berriozabal, gai-jartzaile lanetan; eta bertsotan, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Jone Larrinaga eta Jone Uria.

Bigarren bideo honetan, segidan irakurriko dituzun ofizioak dauzkazu ikus-entzungai.

1-Onintza, Jone eta Jone. Jone Larrinaga larrabetzuarragoa da beste biak baino. Herrian ardura garrantzitsu bat du. Larrabetzun ez da edonor bizi eta edonor ezin leike bizitzera etorri. Bi eskari daude eta bat bakarrik etor leike.

2-Onintza. Aspaldiko lagun baten mezua jaso du eta kafe bat hartzekotan geratu dira. Onintza lagunaren zain dago kafea hartuz. Halako batean, mezu bat: “beste zerbait agertu zait eta ezingo naiz zurekin egon. Muxu!”

3-Jone eta Jone eta Nerea. Jone Uriaren familia tradizionala da. Udazkenean ez kontza bat dauka eta ez du bakarrik joan nahi. Eta horretarako, bere familiaren begietarako ondo geratuko den pertsona topatu nahi du ezkontzara joateko.

4-Onintza eta Nerea. Bikotea dira. Azken 20 urteotan elkarrekin joan dira oporretan. Bertso denak maleta prestatzeko garaiari botatakoak izango dira: lehen urtean, 10.ean eta 20. urtean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!