'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (1) (Larrabetzu, 2021-08-16) (30'55'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko irailaren 22a

‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua gauzatu da Larrabetzu herrian, 7 protagonista izan direlarik: biolinean, Gari Otamendi; gitarra jotzen, Araitz Bizkai; Maite Berriozabal, gai-jartzaile lanetan; eta bertsotan, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Jone Larrinaga eta Jone Uria.

Derrigorrezko agurrean ‘gaba’ edo ‘gaua’ hitza erabili dute eta ondoren, ofizioei ekin diete.

1-Jone Larrinaga eta Nerea. Lagunak dira. Herri-jaiak ez direnean ere gustuko dute elkartu eta egun banaka batzuei erdi-parranda itxura ematea.

2-Jone Uria eta Onintza. Ume bat harreran hartzea erabaki zuten duela gutxi. Etxera ekarri zutenetik, jende ugari esamesaka aritu da, adib., jo! Zelako meritue dakazuen!

3-Nerea. Lan asko egitea egokitu zaio bizitzan. Uda honetan, luxuzko hotel resort handi batean jardun du garbitzaile gisa. Iluntzean igerilekua eta bere inguruak garbitu behar izan ditu eta horretan ari da une honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!