Bertso jaialdia (3) (Altzo, 2021-07-31) (32'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko irailaren 4a

Manu Olano gai-jartzaileak gidatuta, sei bertsolari igo dira oholtzara: Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga.

Hirugarren bideoan, beste honako ofizioak gaitzat hartuta jardun dute bertsolariek:

1-Nerea. Munduko 8.000 metrotako mendietan ibilia da Nerea. Une latzak igarotakoa da, lagunak galdu ere bai. Mendi txiki batera joan da, oinetakoak kendu ditu eta falta zaizkion 5 behatzei begira dago.

2-Unai. Ze musika entzuten ote dute atzekoek, bakarrik daudenean?

3-Oihana, Nerea eta Joanes gazteek borda bat dute Aralarren eta sarritan joaten dira. Maialen, Andoni eta Unai gazte horien gurasoak dira. Hauek ere borda horretara joan dira 15 egun geroago. A zer panorama topatu dutena!

4-Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!