Bertso jaialdia (2) (Altzo, 2021-07-31) (30'04'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko irailaren 3a

Manu Olano gai-jartzaileak gidatuta, sei bertsolari igo dira oholtzara: Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Beste ofizio hauek dituzu ikus-entzungai bigarren bideoan.

1-Oihana eta Joanes. Joanes Oihana baserritarraren baserrira joan da opor batzuk egitera lan pixka baten truke.

2-Andoni Egaña. Aurte, Europako gizonezkoen futbol txapelketa Italiak irabazi du, eta Ingalaterrak galdu. Erresuma Batuko Indarkeriaren Aurkako Erakundeak ikerketa egin du. Emakumeen aurkako erasoak % 38an igo dira Ingalaterrak galtzen duenean.

3-Unai, Joanes eta Nerea. Unai itzalean dago etzanda eta Joanes eguzkitan. Nerea euli handi bat da, ziztada nori egingo aztertzen.

4-Maialen. Izugarri aberats direnak espaziora nor ailegatuko lehian dabiltza.

5-Maialen, Andoni eta Oihana. Ez da erraza hirietan aparkatzen. Andonik bere furgoneta Oihanaren denda aurrean aparkatu du, karga-deskarga eremuan. Eskailera darama beti furgonetaren gainean. Oihana heldu da generoarekin eta bigarren ilaran aparkatu du. Badator Maialen udaltzaina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!