Bertso jaialdia (1) (Altzo, 2021-07-31) ( 39'39'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 31

Manu Olano gai-jartzaileak gidatuta, sei bertsolari igo dira oholtzara: Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Hiru bideo izango dira Altzoko jaialdiari dagokionez eta segidan doazen gaiak izango dituzu entzungai aurreneko honetan.

1-Andoni eta Oihana. Andoniren ustez, krisia izan daiteke aukera hobetzeko eta Oihanak dio ezagutu ditugun krisi guztietan okerrera egin dugula.

2-Joanes eta Nerea. Joanesen ustetan auzolana gauza positiboa da. Nereak zalantza ugari ditu.

3-Maialen eta Unai. Oporretarako garaia heldu da. Bi haurrak hartu eta oporretara! Unai artikulu bat irakurtzen ari da: “Guraso askok oporretan ere, seme-alabak aparkatzeko ahalegin guztiak egiten dituzte”.

4-Seirak. Bertso bana eskatu die gai-jartzaileak sei puntukoa edo gehiagokoa. Bizigarria izan daitekeen proposamen bat adieraztea eskatu die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!