Bertso saioa (3) (Villabona, 2021-07-25) (29'38'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 25a

Zazpi lagun igo dira Villabonako plazako oholtzara, bertso saioa burutzera. Amaia Agirrek jardun du gai-jartzaile lanetan eta bere esanetara egon dira Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia, Sustrai Colina eta Oihana Iguaran bertsolariak. 

Beste honako ofiziohauek izango dituzu ikus-entzungai azken bideoan.

1-Alaia, Nerea, Sustrai eta Oihana. Lau jubilatu dira. Paseatzen dabiltzala, elkarrekin bizitzen jartzeari buruz hasiko dira.

2-Iker. Joko Olimpikoak Tokion. Iker Euskal Herriko kirol-kazetari ezagunak beste bostak zertan hartuko duten parte eta aurrikuspenen berri emango digu.

3-Oihana, Sustrai, Unai eta Alaia. Puntu libreko saioa.

4-Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!