Bertso saioa (1) (Villabona, 2021-07-25) (35'22'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 21a

Zazpi lagun igo dira Villabonako plazako oholtzara, bertso saioa burutzera. Amaia Agirrek jardun du gai-jartzaile lanetan eta bere esanetara egon dira Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia, Sustrai Colina eta Oihana Iguaran bertsolariak.

Segidan datozen ofizioak izango dituzu ikus-entzungai lehen bideoan.

1-Unai eta Oihana. Eurokopako futbol finalaren egunean, Italia eta Ingalaterra, emakume batek mezu bat zintzilikatu zuen: ”Emakumeren batek gaur lotarako, lekuren bat behar balu, ni eskaintzeko prest nago”.

2-Sustrai eta Nerea. Nerea lan bila dabil. Marrubi-uzta jasotzeko langileak behar dituzte Andaluzian. Sustraik idatzitako artikulu bat irakurri du.

3-Iker eta Alaia. Iker baserritarra da eta baserria berritzeko premian dago. Alaia kontratatu du.

4-Unai, Sustrai eta Nerea. Hitza dute lanabes, baina nondik sortzen dira? Euskaltzaindiak argitaratu du onartu dituen azken hitzen zerrenda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!