Bertso saioa (2) (Villabona, 2021-07-25) (38'47'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 23a

Zazpi lagun igo dira Villabonako plazako oholtzara, bertso saioa burutzera. Amaia Agirrek jardun du gai-jartzaile lanetan eta bere esanetara egon dira Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia, Sustrai Colina eta Oihana Iguaran bertsolariak.

Segidan datozen ofizioak izango dituzu ikus-entzungai bigarren bideoan.

1-Oihana eta Iker. Oporretara doaz maleta banarekin. Aireportuan, ordea, festa! Pi, pi, pi!

2-Alaia. Elektrizitatea.

3-Unai eta Sustrai. Bikotea osatzen dute, bi umeren gurasoak. Unaik, lanetik irten eta kirolari ematen dio. Gauzak aldatzen hasiko dira: Sustrai lagun batekin geratu da korrika egiteko.

4-Oihana eta Alaia. Zenbait bertsozalek beraiengatik esaten dituztenak izango dituzte kantagai: azal zuri leunak portzelana dirudi, ze ondo kantatzen duten, ze ahots, ze guapak!

5-Nerea. Lander Garrok “Tipularen sehaska kanta” izeneko filma zuzendu berri du: kartzela eta gaisotasuna dira ardatz nagusi. Sei puntu jarri dizkio Amaiak.

6-Unai eta Iker. Puntuak jarri dizkiote elkarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!