'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (3) (Igorre, 2021-07-16) (31'28'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 18a

“Ez da kasualitatea” bertso-saio musikatua egin da Igorre herriko frontoian zazpi protagonistekin. Musikari moduan Ixak Arruti (gitarra) eta Gari Otamendi (biolina) aritu dira. Idoia Anzorandiak gai-jartzaile lanetan jardun du eta berak zuzendu du bertsolarien eginkizuna: Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Ane Zuazubiskar.

Igorreko saioari eskainitako azken honetan, honako beste gai hauek topatuko dituzu:

1-Ane, Onintza eta Nerea. Lagunak dira eta kanpin batera joan dira egun batzuk igarotzera baina, noski, bakoitza bere etxekoa da, bere ezaugarriekin.

2-Alaia. Nahia Zuriarrain eta Saioa Agirreren tortura testigantzak.

3-Laurak. Igorreko saioara etorri dira auto batean. Baina, norbaitek badaki non dagoen Igorre?

4-Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!