'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (2) (Igorre, 2021-07-16) (29'25'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 17a

“Ez da kasualitatea” bertso-saio musikatua egin da Igorre herriko frontoian zazpi protagonistekin. Musikari moduan Ixak Arruti (gitarra) eta Gari Otamendi (biolina) aritu dira. Idoia Anzorandiak gai-jartzaile lanetan jardun du eta berak zuzendu du bertsolarien eginkizuna:

Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Ane Zuazubiskar. Honako gai hauek dauzkazu ikusgai bigarren honetan.

1-Nerea. Estereotipoak eta etiketak. Puntuak jarri dizkio Nereari.

2-Ane eta Onintza. Duela 100 bat urte Maurizia Aldeiturriaga Zabalak zenbait objektu sartu zituen kutxa batean. Ane eta Onintzak aurkitu dute kutxa hori.

3-Nerea eta Alaia. Alaia estetika zentro batera joan da. Urteak ziren joaten ez zela.

4-Laurak. Aneri gustatzen zaio gaueko planak egitea beste hirurekin. Baina gaurtik aurrera debekatuta dago, ordu bietatik seietara, bizikideak ez diren pertsonekin kalean egotea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!