'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (1) (Igorre, 2021-07-16) (29'20'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 15a

“Ez da kasualitatea” bertso-saio musikatua egin da Igorre herriko frontoian zazpi protagonistekin. Musikari moduan Ixak Arruti (gitarra) eta Gari Otamendi (biolina) aritu dira. Idoia Anzorandiak gai-jartzaile lanetan jardun du eta berak zuzendu du bertsolarien eginkizuna: Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Ane Zuazubiskar.

Aurreneko bideo honetako gaiak datoz segidan.

1-Ohiturari jarraituz, sarrerako agurrak egin dituzte bertsolariek baina baldintza batekin, positibo hitza erabiliz edo behintzat modu positiboan ikusleak agurtuz.

2-Alaia eta Onintza. Duela 24 urte itxi zuten “Egin” egunkaria. Zer egin da geroztik herri gisa eta zer ez?

3-Ane eta Nerea. Ipar eta Hegoa gero eta urrunago. Banatzen gaituenari buruz abestuko du Anek eta Nereak, berriz, batzen gaituenari buruz.

4-Alaia, Ane eta Onintza. Alaia eta Ane umetako Onintza izango dira, Onintza 10 urterekin. Gaur egungo Onintzarekin elkartu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!