Bertso-saio musikatua (3) (Astarbe-Astigarraga, 2021-07-09) (26'56'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 5a

Bertso-saio musikatua burutu da Astigarragako Astarbe sagardotegian. Sei protagonista izan dira bertan. Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikaz arduratu dira. Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Miren Amuriza bertsotan aritu dira Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara, eta musika lagun dutela.

1-Alaiak jendea gustuko du baina bere tokian. Bere mundutxoan bizi da. Lan mota asko egin ditu baina baldintza batekin: ahalik eta harreman gutxien izatea jendearekin.

2-Hirurak. Hiru inbidioso profesional eta kroniko dira. Oholtzatik jaitsi eta jendea bahitu egin behar dute.

3-Musikariek 3 minutuko pieza(k) inprobisatu dituzte.

4-Gai-jartzailearen eskertza eta bertsolarien azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!