Bertso-saio musikatua (1) (Astarbe-Astigarraga, 2021-07-09) (33'57'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 2a

Bertso-saio musikatua egin dute Astigarragako Astarbe sagardotegian. Sei protagonista izan dira bertan. Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikaz arduratu dira, eta Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Miren Amuriza bertsotan, Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara.

Musikariek hainbat doinu-pieza jo dituzte derrigorrezko agurraren aurretik.

1-Ofiziotako garaia helduta, Beñat eta Mirenen txanda da. Biak adinean gora doazen lagunak dira. Nahi baino gutxiago ikusi dute elkar. Gaur Beñaten etxean elkartu dira bazkaltzeko.

2-Alaia eta Beñat. Lankideak dira, marinelak. Itsasoan denbora luzez egoten dira eta lurrean daudenean, beste hainbeste. Hemendik bi egunera hartuko dute lur. Elkarri asmoen berri ematen ari dira itsasora begira.

3-Miren. Udazkenean bertsolari txapelketak izango dira. Lehen bertsoan txapelketan kantatu duen momentua adierazi behar du Mirenek. Bigarren bertsoan kotxean etxera doala sentitzen duena adieraziko du. Eta hirugarrenean, ohean etzanik, sabaira begira, begiak zabal-zabalik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!