Bertso-saio musikatua (2) (Astarbe-Astigarraga, 2021-07-09) (20'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 3a

Bertso-saio musikatua burutu da Astigarragako Astarbe sagardotegian. Sei protagonista izan dira bertan. Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikaz arduratu dira. Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Miren Amuriza bertsotan aritu dira Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara, eta musika lagun dutela.

1-Miren eta Alaia. Urtebete da ezagutu eta banandu ez zirela. Oso maiteminduta daude baina Alaiari hasi zaio burbuila txikitzen. Mirenek, ordea, Alaiarekin nahi du dena.

2-Miren eta Alaia: gure, euskal herritarron kontraesanak.

3-Alaia eta Beñat. Atzo ondo pasa zuten biek. Espero zuten gaurko ajea baina oso handia da. Pisukideak dira eta egongelan daude. Biek ajea pasatzeko modu oso desberdina dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!