'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (3) (Elgeta, 2021-07-04) (31'47'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko uztailaren 30a

‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua antolatu dute Elgeta herrian. Musikariak Araitz Bizkai eta Gari Otamendi izan dira, gitarran eta biolinean hurrenez hurren. Bertsolariak, berriz, lau lagun: Ane Labaka, Maider Arregi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Oihana Iguaran. Amaia Agirrek jardun du gai-jartzaile lanetan.

1-Ainhoa Agirreazaldegi. Elgetan jaio zen eta berezia izango da berarentzat bertan kantatzea. Umezaroa Elgetan igaro ondoren, Bergarara joan zen familia. Azken hogeita gehiagotan Zarautzen eraiki du bizitza.

2-Maider nutrizionista da. Berarengana doazenek dieta osasungarri baten eskaera egiten diote, normalean. Beste hirurak Maiderrengana jo dute.

3-Oihana eta Ane. Askotan joan ziren Maider nutrizionistarengana baina aspertu ziren arau eta kortse estuekin. Utikan dena eta badoaz biak nahi dutena egitera.

4-Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!