'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (1) (Elgeta, 2021-07-04) (36'22'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko uztailaren 26a

‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua antolatu dute Elgeta herrian. Musikariak Araitz Bizkai eta Gari Otamendi izan dira, gitarran eta biolinean hurrenez hurren. Bertsolariak, berriz, lau lagun: Ane Labaka, Maider Arregi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Oihana Iguaran. Amaia Agirrek jardun du gai-jartzaile lanetan.

Sarrerako agurraren ostean ofiziotako ariketei heldu diete bertsolariek.

1-Ane eta Maider. Egunotan mundu mailan hizketagai den gertakari bat ipini die Amaiak. Frantziako 40 urteko emakume bat bizi osoko kartzela jasotzeko arriskutik erabateko askatasunean geratu berri da.

2-Oihana eta Ainhoa. Biak bi neska koxkor dira. Sokasaltoan dabiltza. Ainhoak ongi daki sartzen eta irteten. Oihanak, ordea, zalantza ugari ditu.

3-Laurak atera ditu kopletan egiteko. EHZ festibalera joan ziren laurak. Oihana ligatzera eta mozkortzera dator. Ainhoa, berriz, gazte garaiak gogoratzera. Maider bizikletaz heldu da, ziurtagiririk gabe eta txertoen aurka. Aneri euskara praktikatzeko toki ederra izan zitekeela esan zioten euskaltegian.

4-BERRIA egunkariak elkarrizketa egin dio Espainiako presidente ohi Zapaterori. Zortzi puntu ipini dizkio Amaiak Oihanari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!