1-Ainhoa, Maider eta Ane. Asmakizunetara jarri ditu Amaiak. Bertsolarien jaiourteetan sortu edo hasi ziren talde eta abeslariak ipini dizkie hizpide.
2-Ane Labaka. Ibai Lukek marika eta trabesti moduan aurkezten du bere burua. Bere hitzak entzun dira bozgorailuetatik.
3-Ainhoa eta Maider. Calorina Luzonek “Haurdunaldi game” liburua idatzi du. Eta bertan dio ez dagoela ondo ikusia haurdunaldia ez zaizula gustatu esatea. Ainhoa bi haurren ama da eta Maider, berriz, ama izan nahi ez duena. Elkarri zirikan jardun dute.
4-Ane, Maider eta Oihana. Gaurko bertso saiora etorri diren hiru gizonezko dira eta aluzinatzen ari dira. Gizonezkoen gaiak jarriko dituela Amaiak uste dute baina badirudi ezetz.