Bertso saioa (3) (Asteasu, 2021-06-29) (30'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko uztailaren 19a

Urtero lez, bertso jaialdia antolatu du Asteasuko Udalak San Pedro egunez. Bertan lau bertsolarik jardun dute (Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina) Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara.

1-Sustrai eta Unai. Geroz eta sentsibilizazio handiagoa dute etorkizuneko jubilazioari buruz. 2027an 67 urte izango omen da jubilazio ofiziala. Lehenago erretiratzen direnak sekulako murrizketa jasango omen dute.

2-Nekane Txapartegi herritarra ihesean dabil 2006tik honuntza, berriro torturatua eta bortxatua izatearen beldurrez. Audio bat entzungo da frontoian.

3-Maialenek badu eguneroko bat eta han jartzen duenez, Maialenek 3 maitale izan ditu. Eserita daudenak dira 3 horiek.

4-Sustrai eta Unai puntutan.

5-Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!