Bertso saioa (2) (Asteasu, 2021-06-29) (27'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko uztailaren 18a

Urtero lez, bertso jaialdia antolatu du Asteasuko Udalak San Pedro egunez. Bertan lau bertsolarik jardun dute (Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina) Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara.

1-Maialen, Oihana eta Sustrai. “Puro relajo” taldearen kontzertu-dantzaldia. Maialen eta Sustraik Oihanarekin egin nahi dute dantza. Galdera-erantzunen ariketa planteatu die Amaiak.

2-Unai Mendizabal. Zazpi punturi erantzun die.

3-Sustrai. 0 zabor. Egunero zenbat zabor. Baionako enpresa txiki batek pixoihal berrerabilgarrien aldeko apustua egin du. Sustrairi kontraesanak sortu zaizkio.

4-Laurak. Kopletan egiteko proposamena. Bertsolari bakoitzaren jaioturtea eta urte berean egin zen pelikula lotzen saiatu behar dute.

5-Maialen eta Oihana. Bi ama dira, Asteasun bizi direnak. Maialen Marokotik eta Oihana Australiatik etorri dira. Urte erdia dute Asteasun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!