Bertso saioa (1) (Asteasu, 2021-06-29) (30'33'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko uztailaren 15a

Urtero lez, bertso jaialdia antolatu du Asteasuko Udalak San Pedro egunez. Bertan lau bertsolarik jardun dute (Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina) Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara.

Hasierako agurren ostean ofiziotan jarri ditu Amaiak bertsolariak.

1-Trans legea onartuko dute gaur. Helburua sexu eta identitate autodeterminazioa da zentzu guztietan. Ibai Luqueren hitzak entzun dira bozgorailuetatik. Agirrek euren iritzia eskatu die bertsolariei.

2-Maialen eta Unai. Maialen baratzeko lanetan ari da. Unai oinez ibilian datorrena da. Zakurra zauzkaka ari da. Zer gertatzen den ikustera joan da atarira.

3- Sustrai eta Oihana. Biak bertso saiora doaz elkarrekin kotxean. Sustrai doa gidari moduan. Ertzainen kontrola. Erakutsi du gida-baimena. Ertzainaren jarrera: “Zu zarena eta aurkeztu duzuna ez datoz bat”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!