Bertso saio musikatua (3) (Kalexar-Usurbil, 2021-06-24) (37'22'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko uztailaren 8a

Bertso-saio musikatua burutu da Usurbilgo Kalexar auzoan, San Juan egunez. Sei lagun aritu dira oholtza gainean: Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariak, Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan; Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio bertsotan.

Segidan, kantagai izan dituzten gaiak aurkituko dituzu azken bideo honetan.

1-Unai eta Maialen, 14 urteko neska-mutilak dira eta bizilagunak. Gaur elkarrekin bazkaldu dute eurek eta euren gurasoek. Postrearen ondoren altxatzeko keinua egin dutenean, Unairen amak hala esan dio Unairi: “Elkarrekin etorri etxera, eh!, eta Maialen lagundu etxeraino!”. Unai oldartu egin da.

2-Unai eta Nerea bi jubilatu dira. Astelehena noiz helduko zai daude leku irekietan musukoa kentzeko aukera egongo delako. Azkenik, bazen garaia!

3-Hirurak puntutan.

4-Azken agurreko bertsoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!