Bertso-saio musikatua (2) (Kalexar-Usurbil, 2021-06-24) (31'33'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko uztailaren 6a

Bertso-saio musikatua burutu da Usurbilgo Kalexar auzoan, San Juan egunez. Sei lagun aritu dira oholtza gainean: Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariak, Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan; Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio bertsotan.

Bigarren honetan, berriz, beste gai batzuk izan dituzte jopuntuan edo kantagai.

1-Hirurak. Gai-jartzaileak euren jaiotze-urtea ipini die jolas modura, hau da, beren jaiotze-urteekin lotura zuzena duten musika-taldeen sorrerak.

2-Unai eta Nerea. Biak errimaren magoak dira, hitzaren artisauak. Ertzeetatik abiatuta, erdigunera ekartzeaz gain ea elkarrekin lotzeko gai diren biak eta bertsozko irudi geometriko ederra osatu. Nazioarteko egun garrantzitsuak daude S. Juan eta S. Pedroren artean: torturaren aurkakoa, gor-mutuen eguna eta sexu askapenerako eguna.

3-Berrogeita zazpi urteren ondoren Usurbil errepresaliatu gabeko udalerria da.

4-Hirurak. Amaia Zubiriak saria jaso du 4 hamarkadako ibilbidea goraipatuz. Nola irudikatzen dute euren burua Amaiaren adinean? Ematekotan, ze sari emango litzaiekeela uste dute?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!