Honako gai hauek jorratuko dituzte hirutik lehenbiziko bideo honetan, haserako agurraren ondoren:
1-Hirurak. Saio hau plazan egitekoa zen. Xabier Lakaren harrizko pergamino bat dago eta herritar ugarik monumentu hori kentzeko gogoa dute. Lujanbio herritarrak begien bistatik kendu nahiko luke. Unai, obra horren egilea da. Nerea, berriz, monumentuari txixa egiten dion txakurra.
2-Nerea eta Maialen. Udarregi bertsolariak hiru alaba izan zituen baina seme bat nahi zuen, ondorengo bertsolaria izateko.
3-Maialen eta Unai. Banatu egin ziren. Unaik ezkerreko bidea hartu zuen eta eskubikoa, Maialenek. Baina gauza bat ahaztu zitzaien: mundua borobila dela.
4-Nerea. Puntu-erantzunak (7 puntukoa). Iloba txikiarekin puzzle bat osatzen ari dira biak. Irratia ipinita dago eta ama etorkin gazte baten ahotsa entzun du. Bularrak hustu dizkiote bidaian zijoaztenek. “Lagundu zazue, mesedez, nire txikia” esan du.