Bertso-saio literarioa (Irakurketa feminista) (3) (Altzo, 2021-06-12) (18'18'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko ekainaren 24a

Tolosaldeko Irakurketa Feminista Taldeen I. Topaketa egin da Altzon. Goizean irakurketa feministak konpartitu eta trukatu dituzte. Bazkalondoan bertso-saio literarioa burutu da Alberdi, Amuriza eta Labaka bertsolariekin, Kattalin Miner idazlearen gidaritzapean.

Hirugarren eta azken bideo honetan gai bakarra topatuko duzu eta azken agurrak. Gaia: (hirurak). Partehartzaile oso aktiboak dira baina oso perfil desberdinetatik irakurtzen dituzte liburuak. Uxueri hitza interesatzen zaio. Anek literaturaz ezer gutxi daki. Hori bai, begirada feminista ezin zorrotzagoa dauka. Mireni izugarria iruditzen zaio emakume batek liburu bat idazteko duen gaitasuna izatea ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!